aadba44c-9c74-40d2-9431-2dabe98868e3

Aktiba festa 2019 – Jaialdia

 

Aurtengo Aktiba festaren hasiera berezia izan zen benetan. Gurasoen zein irakasleen laguntzarekin ikasleek izugarrizko ikuskizuna eskaini ziguten: Ikastolako jaialdia. Euskal folkloreko musika tresnak abiapuntutzat hartuz, lehen eta gaurko egoera ezberdinak transmititu zizkiguten.

Jaialdia bukatu eta Irunberriko elektrotxaranga zain genuen eguerdia alaitu eta girotu nahian. Taloak, pintxo-potea, bazkaria, haurrentzako tailerrak, musika tresnen erakusketa, monologoa, kontzertua, dj-a… aukera anitzak izan genituen haurren eta helduen artean disfrutatzeko! Egun zoragarria izan zen. Zorionak egindako lanagatik eta eskerrik asko gerturatu zineten guztiei!