1 web orrialdea (5)

AIZPE dantza taldea

Arangoiti ikastolak dantza talde propioa du, ikasle guztiek osatzen dutena. Hezkuntza Proiektuari jarraituz, batetik ikasle guztien partehartzea eta inklusioa kontutan hartuz eta bestetik, euskal kulturaren sustapenerako AIZPE taldeak 2 urtetik 12 urte bitarteko neska mutil guztiak ditu dantzari.

Dantza taldeak Irunberriko San Isidro jaietan egiten du urteko emanaldi nagusia. Bestalde, Irunberriko jaietan egiteaz gain, ikastolako haurrak dauden herrietan ere emanaldiak egin izan dira.