EmptyName 7

Bigarren eskuko azoka

Gabonak iristear daude eta gurasoengandik proposamen bat jaso dugu, bigarren eskuko jostailuen azoka hain zuzen; aurrerago antzeko jarduerak egiteko saiakera bat izango den azoka. Etxean erabili gabe dauden jostailuak ikastolara ekarri eta gabonetarako opariak prezio ekonomiko batean saldu-erosteko aukera zabaldu da.

Hainbat helburu lortu nahi ditugu ikastolan jarduera honen bitartez:

  • Kontsumoari, honen  ondorioei eta praktika arduratsuei buruzko hausnarketarako espazioak eta elkarguneak sortu.
  • Objektuen bizia  eta hauen berrerabilpena agortu.
  • Jarduera solidarioak martxan jarri.
  • Garai hauetan, eta bereziki gabonen inguruan, sortzen den kontsumo maila murrizten lagundu.
  • Jarduera modu jasangarrian egin eta aurrera begira egiten jarraitzeko ondorioak atera (bestelako formato batzuetan, beste edizio posible batzuk…)

Irabazten den dirua ikastolako Olentzeroren opariak erosteko izango da. Salduko ez diren jostailuak berriz Gizarte Zerbitzuetara bideratuko ditugu, bertan berrerabil ditzaten.