Diario de noticias 4

Bizitza jirabiran. LH3. zikloa. EKI proiektua

Bizitza jirabiran izenburupean, 3. zikloko ikasleak, hiruhilabete osoan zehar, bizitzaren ibilbidean eta eraldaketan dugun eraginaz aritu dira lanean. Ziklo ezberdinak etengabe ematen direla ikusi dute, ingurugiroaren eraldaketan parte aktibo garela, natura mugimenduan dagoela, gu ere naturarekin bat aldatzen goazela, eta honekin batera, belaunaldiko transmisioaz hausnartu dute.

Eta guzti honi benetako zentzu bat emateko eta disziplinarteko lana osatuz,  gure herriko helduenentzako emanaldi berezi bat prestatu dute.

Lau taldetan antolaturik emanaldian hainbat lan aurkeztu dira: inguruneko gaiari lorturik solstizioen inguruko informazioa, euskaran aldiz, negu garaiko ospakizunak, gaztelerako arlotik hainbat olerki eta azkenik, ingelesez, abestiak.