Uncategorized

LH3. zikloko ikasleen maketak. Ekosistemak.

Hiruhilabeteko bukaera lanarekin hasi aurretik arlo bakoitzeko bukaerako lanari ekin diogu. Gaur inguruneako bukaerako lana bukatu dugu. Lan honetan Irunberriko ekosistema desberdinen maketak sortu behar izan ditugu. Basoa, mendia, ibaia… Ekosistemak behatzeko aukera ederra ematen digu gure herriak!  

Aurrematrikulazioa

AURRE-MATRIKULAK egiteko garaia iristear dago… Arangoiti ikastola ezagutu nahi duzue? Horrela bada, deitu 948880453 telefonora edo idatzi arangoiti@irunberrikoikastola.eus helbidera eta eskatu zuen elkarrizketa pertsonala!      

Argitxo

Urtean zehar ikastolako Mendi Batzordeak irteera ezberdinak antolatzen ditu eta horien artean, abenduan, Argitxoren postontziraino joateko irteera daukagu. Herriko zein inguruko herrietako haurrek Olentzerori bidali nahi dioten eskutitza idatzi ondoren, gurasoekin batera postontzia bilatzera joaten dira. Pistak jarraituz postontziarekin topo egiten dute eta eskutitzak sartu ostean, elkarrekin hamaiketakoa hartzen dute. Hau bai egun polita!  

Bizitza jirabiran. LH3. zikloa. EKI proiektua

Bizitza jirabiran izenburupean, 3. zikloko ikasleak, hiruhilabete osoan zehar, bizitzaren ibilbidean eta eraldaketan dugun eraginaz aritu dira lanean. Ziklo ezberdinak etengabe ematen direla ikusi dute, ingurugiroaren eraldaketan parte aktibo garela, natura mugimenduan dagoela, gu ere naturarekin bat aldatzen goazela, eta honekin batera, belaunaldiko transmisioaz hausnartu dute. Eta guzti honi benetako zentzu bat emateko eta disziplinarteko lana osatuz,  gure herriko helduenentzako emanaldi berezi bat prestatu dute. Lau taldetan antolaturik emanaldian hainbat lan aurkeztu dira: …

Pello Añorga idazlea ikastolan

Pello Añorga idazlea Arangoiti ikastolan egon da. Ikasleek aldez aurretik landutako ipuinen inguruan aritu da Pello eta bestelako kontakizunak ere ekarri ditu. Bi taldetan antolaturik, lehenbizi, txikienen tartea izan da eta ondoren, handienek galderak egin, ipuinak entzun eta sormenerako proposamen ezberdinak jaso dituzte.

Bigarren eskuko azoka

Gabonak iristear daude eta gurasoengandik proposamen bat jaso dugu, bigarren eskuko jostailuen azoka hain zuzen; aurrerago antzeko jarduerak egiteko saiakera bat izango den azoka. Etxean erabili gabe dauden jostailuak ikastolara ekarri eta gabonetarako opariak prezio ekonomiko batean saldu-erosteko aukera zabaldu da. Hainbat helburu lortu nahi ditugu ikastolan jarduera honen bitartez: Kontsumoari, honen  ondorioei eta praktika arduratsuei buruzko hausnarketarako espazioak eta elkarguneak sortu. Objektuen bizia  eta hauen berrerabilpena agortu. Jarduera solidarioak martxan …

Estereotipoak eta komunikazio ez sexista

Lehenengo hiruhilabete honetan, Eraikiz elkarteko langilea eta ikastolako kooperatibista den Montxo Gotarekin, Genero estereotipoak eta komunikazio ez sexistaren inguruko tailerra egin dugu. Tailerra pedagogia batzordeko kideek antolatu zuten, guraso zein irakaslegoari zuzenduta. Bertan parte hartu genuenok, zenbait arloetan gehiago kontzientziatzeaz gain, primeran pasa genuen! Eskerrik asko Montxo!  

DAILY BREAD

Bigarren zikloko ikasleak ogiarekin bueltaka ibili dira “Daily bread” ingeleseko proiektuan. Hiztegia aberasteko ogi mota ezberdinak ezagutu eta dastatu zituzten hasiera batean: txuriak, integralak, haziekin egindako ogiak…. Horren ondoren, ogia egiteko prozesu guztia ongi ulertzeko,  “The Little Red Hen” ipuina ikasi eta antzeztu zuten. Legamiarekin hainbat esperimentu egiteko aukera ere izan zuten eta azkenik, gaiari behar bezalako bukaera emateko, ogia egitera animatu eta sekulako okinak ditugula ikusi dugu Arangoiti ikastolan! On egin!  

Komiki azoka

Irakurketaren inguruan egiten diren jarduera ezberdinen artean, hirugarren zikloko ikasleek aurten, lehenbiziko aldiz, Nafarroako Komiki Azokara egin dute bisita. Bertan, bisita gidatu baten bitartez egile ezberdinen lanak ezagutzeko aukera izateaz gain, komiki bat egiteko tailerrean hartu dute parte. Komiki Azokaren X. edizio honetan jarduera, esposaketa, aurkezpen, liburu sinadura eta beste hainbat ekitalditan parte hartzeko aukera izan da iraila osoan zehar. “Bederatzigarren artea” hobe ezagutzeko aukera ezin hobea.  

Lagunen bankua

Ikusi al duzue ikastolako patioan margotu dugun bankua? Lagunen bankua da eta Adimen Emozionala programaren barruan kokatzen da. Norbait bakarrik sentitzen denean eta ez dakienean nola gerturatu besteengana (lotsagaitik, ikastolan berria delako, beldurragatik…) bertan eser daiteke. Horrela, gainontzekoek imagina dezakete beraien ikaskidea nola sentitzen den eta laguntzera joan daitezke.