Uncategorized

Azoka solidarioa

LH3. zikloko ikasleek 2. hiruhilekoan burututako lan guztiari amaiera jartzeko, azoka solidario antolatu dute ikastolan.  Pultserak, pintxoak, objektu kuttunak, puxikak… denetarik jarri zuten salgai. Bertan ateratako dirua Elkartasun Zubia – Zangozaldea elkarteari emango diote, Saharako umeek pairatzen duten egoera gogorrari lagundu ahal izateko. Oso pozik geratu dira lortutako emaitzekin, beraz mila esker bertan parte hartu zenuten guraso, ikasle eta irakasleei eta zer esanik ez Elkartasun Zubia elkarteari gurekin kolaboratzeagaitik.

Aktiba festa 2019 – Jaialdia

  Aurtengo Aktiba festaren hasiera berezia izan zen benetan. Gurasoen zein irakasleen laguntzarekin ikasleek izugarrizko ikuskizuna eskaini ziguten: Ikastolako jaialdia. Euskal folkloreko musika tresnak abiapuntutzat hartuz, lehen eta gaurko egoera ezberdinak transmititu zizkiguten. Jaialdia bukatu eta Irunberriko elektrotxaranga zain genuen eguerdia alaitu eta girotu nahian. Taloak, pintxo-potea, bazkaria, haurrentzako tailerrak, musika tresnen erakusketa, monologoa, kontzertua, dj-a… aukera anitzak izan genituen haurren eta helduen artean disfrutatzeko! Egun zoragarria …

Down Nafarroa

Down Nafarroa Asoziaziokoak izan ditugu gaurkoan ikastolan. Dinamika ezberdinetan parte hartu ahal izan dute LH2. eta LH3. zikloko ikasleek. Bakoitza bakarra eta desberdina dela ikasteaz gain, jolas ezberdinen bidez honen garrantziaz ohartu dira. Horretaz gain, Down Sindromea gehiago ezagutzeko aukera ere izan dute. Gaurko ikaskuntza esaldi batean laburbildu daiteke: aniztasuna aberastasuna da! Mila esker Izaskun gure artean izateagaitik!

Zentzumenak aztertzen LH2

LH2. zikloko ikasleak zentzumenak aztertzen dabiltza gelan. Talde lanean jo eta ke ari dira, bakoitzari tokatu zaion zentzumenaren inguruko ikerketa egin, txostena eratu eta jolas sesorialak sortuz. Gaur ordea, ikasitakoa ardi buru batean esperimentatu eta ikertzeko unea izan dute ikastolako ama baten laguntzarekin. Garuna eta zentzumenen arteko loturak ikusi, begia aztertu, moztu… Primeran pasatu dute! Mila esker Iraide!

Gure Hezkuntza Proiektua, patioa eta ingurua

Pedagogia batzordeak oraingoan gurasoei eta irakasleoi zuzendutako hitzaldia antolatu du, non Arangoiti Ikastolako Hezkuntza Proiektuaren, patioaren eta inguruaren gaiak jorratu diren. Guztion lanaren oinarria zein helburua haurrak direla kontuan hartuta, zenbait galderen erantzunak ezagutu genituen bertan: Zein da kanpoko espazioen garrantzia?, zertan aritzen dira gure umeak/ikasleak?, zer da gure umeek/ikasleek nahi dutena?, zer egin dezakegu gure ingurua zaintzeko?, etab. Gurekin Jone Areta izan genuen eta berak esan zuen bezala, kanpoko espazioa ere ikasteko espazioa izan behar …

Mendi irteerak

Ikastolako Mendi Batzordeak hilabetero asteburu batean mendi irteerak antolatzen ditu. Gehienetan goiz edo egun bateko ibilbideak badira ere, oraingoan asteburu pasa antolatu zuten. Larunbatean Somporten egon ziren eskiatzen eta igandean Canfranc-en ibilaldi bat egiten. Helduek zein umeek primeran pasatu zutez elurraz gozatuz!

Josenea

Jantoki Osasungarria eta Josenea kolaborazio proiektu bat ari dira garatzen snack osasungarrien ingurukoa. Horretarako, haurrentzako jarduera batzuk prestatu dituzte eta gure ikastalon egon ziren LH3. ziklokoekin. Bazkal ostean elkartu eta hiru saiotan zehar esploratzen, sortzen eta esperimentatzen ibili dira produktu ezberdinekin: lemak sortuz, fruta eta barazki deshidratatutak probatuz… Primeran pasatu genuen!  

Santa Ageda

Urteroko ohiturari eutsiz, aurten ere, Arangoiti Ikastolako ikasle, guraso eta irakasleak makilak eskuan hartu eta herriko kaleak kantuz eta musikaz alaitzera atera ginen Santa Ageda egunaren bezperan. Herritar ugari ere inguratu ziren bertara eta kalejiran Irunberriko kaleetan zehar ibili ginen. Hotza kentzeko txokolate beroarekin amaiera eman zitzaion ekintzari. Mila esker bertara gerturatu zineten guztioi!

Matrikulazioa 2019-20

Datorren ikasturterako zuen haurrak non matrikulatu pentsatzen hasiak baldin bazarete, etor zaitezte gure ikastola ezagutzera. Ongi datorkizuenean elkartuko gara zuekin ikastola ezagutu eta gure proiektuaren berri izan dezazuen. Era berean, dituzuen zalantza guztiak argitzeko aukera izango duzue. Matrikulazio garaia otsailaren 4tik 8ra izanen da. Bilera data eta ordua adosteko deitu 948 880 453 telefonora edo idatzi email bat irunberri@ikastola.eus helbidera. Zuen zain izanen gaituzue!

Olentzero ikastolan

Aurten ere, urtero bezala Olentzero izan genuen bisitan ikastolan. Goizean goiz, tripak ongi beteta, txokalatez eta tortaz, Irunberriko kaleetan zehar kantari ibili ginen Olentzero bizkar gainean hartuta. Ikastolara iritsi aurretik zaharren egotzatik pasa eta beraiei ere abestu genien, zein pozik jarri ziren bertakoak! Eta amaitzeko Olentzero zakua bete-beteta iritsi zen ikastolara gela bakoitzari bere opariak banatzera. ESKERRIK ASKO OLENTZERO!