Uncategorized

Jasangarritasuna

Arangoiti Ikastola ikaskuntzaren bidez eta hezkuntza komunitatearen parte-hartzearekin jasangarria izango da. Heziketarako baliabideak jarriz, jarrerak landuz eta elkarlana sustatuz hezkuntza bultzatzen du. Horretarako, guraso, ikasle eta irakaslez osaturik lan talde bat ari da lanean honen arduradun gisa. Aurtengo proiektuak jorratuko ditu: Ikastola eta ingurua: Eremu berdean baratza martxan jartzea. Ikastolako eremu osoaren zainketa eta garbitasuna. Material kudeaketa: Berrerabiltzea, birziklatzea eta murriztea. KM0:  mugikortasuna hobetzea eta ikastolak uzten duen CO2a …

hIZAN Lehen Hezkuntzan

hIZAN proiektua, ikastoletan definitutako marko pedagogikotik abiatuta, Arangoiti Ikastola garatzen ari den Haur Hezkuntzako proiektu propioa da. Ikastolaren komunitatearen ezaugarriak eta bertako hezkuntza proiektua oinarriak izanik, haurra eta bere garapena erdigunean jartzen ditu. Haur Hezkuntzan martxan dagoen pedagogia berritzailea da eta aurten Lehen Hezkuntzako 1. ziklorako trantsizioa egiten ari da. Proiektu honen abiapuntua haurra izanik, denboraren kudeaketa, espazioaren antolaketa eta metodologia desberdina proposatzen da, non umeak beraien kabuz esperientzia ezberdinak …

hIZAN, Haur Hezkuntzako proiektua: Esperimentazio gunea

Haur Hezkuntzako espazioetan gune berri bat daukagu: Esperimentazio gunea! Bertan haurrek arearekin, urarekin… esperimentatzeko aukera daukate. Eskerrik asko mantenimenduko batzordeko gurasoei mahai izugarri hauek prestatzeagatik!    

KM0

Egun hauetan, eguraldia lagun, ikasleak txirrindulaz etorri zaizkigu. Ederra da hau ikustea, eta gainera, gure ingurumenak eskertuko du kotxeen kerik ez jasotzea. Ikusi besterik ez dago zenbat bizikleta pilatu diren aparkalekuan. Txikienetatik hasi eta zaharrenetaraino, adin guztietako haurrak eta neurri guztietako bizikletak; lagun artean zein bakarrik.  Jarraitu horrela!

ONGI ETORRI!

Hasi da kurtso berria Arangoiti ikastolan lagunekin elkartuz, udako gertakizunak kontatuz, talde berriekin, irakasle berriekin… Baina jada martxan gaude. Ikasle berriak heldu dira eta beste batzuek  berriz, agur esan zioten ikastolari ekainan.  Haur Hezkuntzakoak gogotsu hasi dira, txikitxoenak bertara egokituz eta zaharragoak hIZAN proiektuko espazioetan disfrutatzeko gogoz. Lehen Hezkuntzakoak ere hor dabiltza martxa hartuz. Lehenengo ziklokoek hIZAN proiektuko trantsizioarekin jarraitzen dute, besteak beste. Bigarren ziklokoek EKI proiektu berrian murgiltzen hasi dira, …

ROBOTAK ETA PROGRAMAZIOA

Arangoiti Ikastola Nafarroako eskola teknologikoen sarean sartuta dago. Horri esker, Iruñeko planetarioak maileguan hainbat material uzten dizkigu ikastolarako. Lehenengo honetan Beebot robotekin aritu gara lanean. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrek hainbat saio egiteko aukera izan dute Beebot robotekin. Planetarioak maileguan utzi dizkigun robot horiekin programazioan lehen urratsak egin ahal izan ditugu. Roboten hizkuntza eta gurea berdinak ez direla ulertu ahal izan dugu eta aginduak jasotzeko modu berezi bat dutela ere ikusi dugu. Logika erabiliz, …

hIZAN Haur Hezkuntzako proiektua: Montessori gela

Montessori gelan haurrek arlo ezberdinetako materialak eskuragarri dituzte: matematika, adierazpena eta komunikazioa, bizitza praktikoa eta sentsoriala. Haurra bera da bere interesen eta nahien arabera zein materialarekin aritzea erabakitzen duena. Kontzentrazioa, errespetua eta ordena dira gela honetako oinarriak.

Genero berdintasuna lantzen

Arangoiti ikastolan genero berdintasunaren inguruko lanketa zehatza egiten dugu. Adin guztietako ikasleekin generoa eta honi lotutako hainbat alderdi ezberdinak jarduera zehatzen bitartez lantzen ditugu. Jarduera hauen helburua ikasleak hausnarketa txikietara bideratzea da eta, aldi berean, taldean eztabaida uneak sustatzea.