Uncategorized

hIZAN Haur Hezkuntzako proiektua: Etxea eta imaginarium-a

Etxean haurrek jolas sinbolikoa, bizitza praktikoa, irakur zaletasuna zein atsedena pertsonalki eta lasaitasunez bizitzen dute. Alde batetik, benetako materialekin osatutako sukaldea eta jantokia daukate. Bestetik, autonomiaz arropa tolesten eta ohea egiten ikasteko logela daukate, deskantsatzeko ere erabiltzen dena. Ipuin txokoa ere badago, lasaitasunez eta goxotasunez ipuinekin gozatzeko. Azkenik, komunaren ondoan, material birziklatuekin egindako bulegotxoa dago. Etxearen barnean gela txiki bat dago eta bertan Imaginarium-a daukagu. Haurrak ilunpean egoten dira harremanetan eta …

PUSE, ERASMUS+ EUROPAKO PROIEKTUA, 3. ZIKLOA

Arangoiti Ikastola, Erasmus+ programaren barruan kokaturik dagoen PUSE deituriko proiektu europar batean parte hartzen ari da. Proiektu hau matematika arloa garatzen ari da Lehen Hezkuntzako maila guztietan. PUSE proiektuaren baitan garatzen ari diren proiektuen barruan, ikastolako handienek diseinu digitalaren munduarekin esperimentatu eta lehen urratsak egiteko aukera izan dute. Matematikaren didaktikan aditua den Jesus Mari Goñirekin lehenengo saioa egiteko aukera izan dute. beraiek aukeraturiko oinarrizko irudi geometriko batetik abiatuz (PUSEko materiala),  beraien diseinu …

hIZAN proiektua: Kanpoko gunea

Duela gutxi arte, futbol eta saskibaloi zelaia, frontoi estalia, belardia (baratzarekin) eta parkea ziren ikastolako patioa osatzen zuten guneak. Garapen psikomotorea lantzea eta harremanak ahalbideratzea helburu duten espazioak dira hauek. Espazio honetan, besteak beste, haurren hatz, esku, beso eta lepoko gihar tonuaren garapenarengan hobekuntzak dakarren rokodromoa gehitu da. Idazketa prozesuaren prestaketarako zuzendua dagoen espazio berria sortu dugu. Honekin batera, arbel erraldoia ere jarri da. Dena den, haurrek ingurunearekin elkarreraginean hazi eta hezteko duten beharra …

hIZAN Haur Hezkuntzako proiektua: Eraikuntza gunea

Arte eta Eraikuntza gelaren baitan haurrek bereziki material naturalekin, birziklatuak diren materialekin edota oihalekin, animaliekin, etab. eraikuntzak egiteko gunea dute Eguraldiak aukera ematen digunean, gunea kanpoaldean sortzen dugu. Bertan tamain, sakonera, bolumen, neurri, pisu, forma, testura eta luzera ezberdineko materialekin esperimentatzen dute, seriazioak, ordenaketak, sailkapenak edota alderaketak egiten dituzten bitartean. Era berean, psikomotrizitate fina eta begi-esku koordinazioa lantzeko aukera izaten dute haurrek, beti ere, sormenari bere lekua utziz.

JUUL KANPAINA

Irakurzaletasuna bultzatzea helburu nagusietako bat dugu Arangoiti ikastolan eta horretarako, besteak beste, urtero, JUUL kanpaina jartzen dugu abian. Jarduera nagusienetako bat irakurlagunak dira, hau da, ikasleen arteko irakurketa konpartituak. Elkarlana, laguntza eta gozamena uztartzen dituen jarduera honek sekulako arrakasta du beti.

txokolARTEa

Gure txikiek artea ere gozoa izan daitekela esperimentatu dute eta txokolate mota ezberdinak erabiliz haien arte lanak ekoiztu dituzte. Celia Sanzek egindako eta antolatutako proposamenak sekulako arrakasta izan du! Esperimentazioa, talde lana eta artea uztarturik!

HAUR HEZKUNTZAKO PROIEKTUA: ARGIA

Haur Hezkuntzako ikasleek argiaren inguruko proiektua garatu dute. Material ezberdinekin ikertu eta egoera anitzetan arituz argiaren ezaugarriak aztertu dituzte.

FIE: Ingeles murgiltzea ikastolan

Eleanitz proiektuaren barruan, urtero, 3. zikloko ikasleek ingeles murgiltzea egiten dute ikastolan bertan. 7 egunez, bertako irakasle baten gidaritzapean, ikasleek proiektu berezi bati ekiten diote eta ingelesa modu komunikatibo eta praktikoan erabiltzeko aukera paregabea izaten dute.  

Ikastolako jaialdia

Urtero ikastolako ikasleek jaialdi berri bat eskeintzen dute Irunberriko zineman. Jaialdi hauek Arangoiti Ikastolako hezkuntza proiektuaren parte dira. Hauen bitartez, alderdi artistikoak lantzeaz gain, ikasle guztien zein komunitatearen parte hartzea sustatzen da herriari eskaintzen zaion emanaldi bat prestatuz. Talde heterogeneotan lanean gai anitzak jorratzen dira: munduko antzoki ezberdinetan aurkeztutatko musikalen bilduma, musika beltzaren historioaren ibilbidea, Irunberriko festarik esanguratsuenak, euskal folkloreko musika intrumentuak, etab.  

LIBURUTEGIRA BISITA GIDATUAK

Arangoiti Ikastolako ikasleek liburutegietako bisita gidatuetan parte hartu dute. Nafar Gobernuak  herrietako liburutegiak hobeki ezagutu eta hauen erabilpena sustatzeko antolaturiko bisita gidatuek, aukera paregabea eskeini digute gure herriko liburutegia hobeki ezagutzeko.  Irunberriko liburuzainak eta aditu batek gidaturik, ikasleek liburutegian jarduera ezberdinak egieko aukera izan dute. Esperientzia baliagarria izateaz gain oso dibertigarria izan da.