Jantokia

JANTOKI OSASUNGARRIA

Bertan kudeatutako jantokia da.

Dietista batek osatutako menuak eta ikastolan, bertako sukaldean, prestaturiko janaria daukagu.

Egunero elikagai freskoen presentzia eskaintzen dugu, banatzen ditugun elikagaien artean gehiengoa delarik: barazki batzuk, oilaskoa, txerria, indioilarra eta arraina. Elikagai freskoak gertuko eremuetakoak dira, hala nola, Irunberrikoak, ingurukoak eta Nafarroakoak.

Era berean, elikagai ekologikoak ere baditugu: arrautza, gainerako barazkiak, frutak, lekaleak, pasta, arroza eta Nafarroako txahal ekologikoa.

On egin!

 

 

 

 

 

Soberan dagoen janariarekin guk geuk konposta egiten dugu.

 

 

 

 

 

Antolakuntza:

Haurrek bi taldetan antolatuak bazkaltzen dute. Lehenengo txandan, 12:30etan, Haur Hezkuntzakoek Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleekin bazkaltzen dute. Bazkaldu ondoren, ikastolako handienak txikiei hortzak garbitzen laguntzen diete, gero, soinketa gelara joateko. Bitartean, besteak kanpoko espazioan egoten dira zaintzailearekin. 13:10ak aldera, bigarren txandakoak sartzen dira bazkaltzera.

Oraingo egoeran Haur Hezkuntzako txikienak 13:15tan bazkaltzen dute. Gainerakoek ordea, 14:00tan hasten dira eta 15:30ak arte jolasteko aukera dute.