Identitatea

Arangoiti Ikastola zer den Hezkuntza Proiektuak jasotzen du. Komunitate osoak sortutako dokumentua da eta bertan guretzako hezkuntza zer den jasotzen dugu. Osotara irakurri nahi izanez gero ikastolan eska dezakezu. Hauek dira Hezkuntza Proiektuaren oinarri garrantzitsuenak.

  • Adimen emozionalaren bitartez garatzen den baloreetan oinarritutako hezkuntza holistikoa.
  • Aldaketei arreta eskeintzen dien hezkuntza berriztatzailea, teknologia berriak eremu guztietan integratzen dituelarik.
  • Banakako zein taldeko konpetentzien garapenerako hezkuntza.
  • Eredu eleanitz batean kokaturiko euskara eta euskal kulturarekin biziki sentsibilizatutako hezkuntza.
  • Hezkuntza komunitateko partaide guztien inplikazioan eta parte hartzean oinarritutako proiektua, etengabeko formazioan dagoena.