EmptyName

Gure Hezkuntza Proiektua, patioa eta ingurua

Pedagogia batzordeak oraingoan gurasoei eta irakasleoi zuzendutako hitzaldia antolatu du, non Arangoiti Ikastolako Hezkuntza Proiektuaren, patioaren eta inguruaren gaiak jorratu diren.

Guztion lanaren oinarria zein helburua haurrak direla kontuan hartuta, zenbait galderen erantzunak ezagutu genituen bertan: Zein da kanpoko espazioen garrantzia?, zertan aritzen dira gure umeak/ikasleak?, zer da gure umeek/ikasleek nahi dutena?, zer egin dezakegu gure ingurua zaintzeko?, etab.

Gurekin Jone Areta izan genuen eta berak esan zuen bezala, kanpoko espazioa ere ikasteko espazioa izan behar du, ikasleei aukera anitzak eskaini behar dizkiona eta guri, helduoi, informazio asko ematen diguna.

Eskerrik asko gerturatu zineten guztiei!