hIZAN Haur Hezkuntzako proiektua: Eraikuntza gunea

Arte eta Eraikuntza gelaren baitan haurrek bereziki material naturalekin, birziklatuak diren materialekin edota oihalekin, animaliekin, etab. eraikuntzak egiteko gunea dute Eguraldiak aukera ematen digunean, gunea kanpoaldean sortzen dugu.

Bertan tamain, sakonera, bolumen, neurri, pisu, forma, testura eta luzera ezberdineko materialekin esperimentatzen dute, seriazioak, ordenaketak, sailkapenak edota alderaketak egiten dituzten bitartean. Era berean, psikomotrizitate fina eta begi-esku koordinazioa lantzeko aukera izaten dute haurrek, beti ere, sormenari bere lekua utziz.