EmptyName 12

hIZAN Haur Hezkuntzako proiektua: Etxea eta imaginarium-a

Etxean haurrek jolas sinbolikoa, bizitza praktikoa, irakur zaletasuna zein atsedena pertsonalki eta lasaitasunez bizitzen dute.

Alde batetik, benetako materialekin osatutako sukaldea eta jantokia daukate. Bestetik, autonomiaz arropa tolesten eta ohea egiten ikasteko logela daukate, deskantsatzeko ere erabiltzen dena. Ipuin txokoa ere badago, lasaitasunez eta goxotasunez ipuinekin gozatzeko. Azkenik, komunaren ondoan, material birziklatuekin egindako bulegotxoa dago.

Etxearen barnean gela txiki bat dago eta bertan Imaginarium-a daukagu. Haurrak ilunpean egoten dira harremanetan eta zentzumenekin esperimentatzen.