IMG_4503

hIZAN Lehen Hezkuntzan

hIZAN proiektua, ikastoletan definitutako marko pedagogikotik abiatuta, Arangoiti Ikastola garatzen ari den Haur Hezkuntzako proiektu propioa da. Ikastolaren komunitatearen ezaugarriak eta bertako hezkuntza proiektua oinarriak izanik, haurra eta bere garapena erdigunean jartzen ditu. Haur Hezkuntzan martxan dagoen pedagogia berritzailea da eta aurten Lehen Hezkuntzako 1. ziklorako trantsizioa egiten ari da.

Proiektu honen abiapuntua haurra izanik, denboraren kudeaketa, espazioaren antolaketa eta metodologia desberdina proposatzen da, non umeak beraien kabuz esperientzia ezberdinak bizitzen dituzten. Horretarako, erronka eta material manipulatibo anitzak eskaintzen zaizkie eta helduak behatzaile eta laguntzaile gisa jokatzen du.

Ikasleek arratsaldeko saioetan, goizetan landutakoa bandejen bidez sakontzeko, sormen tailerrak egiteko, mahai jolasekin aritzeko, jolas sinbolikoari tartea eskaintzeko, eraikuntzak egiteko, esperimentatzeko, jolas kooperatiboetan aritzeko… aukera daukate.