Lege oharra

Ongi etorri gure web orrialdera.

Dokumentu honek Arangoiti Ikastolak Internet erabiltzaileei eskeinitako zerbitzuaren erabilera arautzen du. Web honen erabilerak baldintza hauen onarpena suposatzen du, beti ere, Arangoiti Ikastolaren eskuetan dagoelarik aldaketak egin ahal izana. 

Informazio Gizartearen Zerbitzuari buruzko uztailaren 11eko 34/2002 legeak xedatzen dena betez, web orrialde honetako datu orokorrak ondokoak dira:

– Arangoiti Ikastola. 
- Nafarroako Foru Erkidegoaren Kooperatiba erregistroan 327 folioan, lehenbiziko erregistro-idazpenean erregistratua.

– Helbidea: Arangoiti kalea 31, 31440 Irunberri (NAFARROA)
- FIZ: F- 31212251

– Helbide elektronikoa: irunberri@ikastola.net

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betez , gure web orrialdeko helbidera bidalitako korreo elektronikoetako datuak gure fitxategietan gordeko dira.Gurekin harremanetan jartzean Arangoiti Ikastolari zure korreoaren datuak erabiltzeko baimena ematen diozu, honela, zure eskaerari korreoz erantzun ahal izango diogu, merkataritza komunikazioak bidali edota zure interesekoak izan daitezkeen zerbitzu eta bestelakoen berri eman.

Fitxategi horien erantzulea ARANGOITI IKASTOLA bera da eta, horri dagokionez, hala nahi izanez gero, aipatu Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezu; horretarako irunberri@ikastola.net korreora idatziz edo Arangoiti Kalea 31 – 31440 Irunberri-Lumbier helbidera eskaera bat bidaliz.

Egile-eskubide eta industria-jabetza klausula.

Arangoiti ikastolari dagokio web orrialde honetako egile-eskubideen erabilera, horregatik edozein motatatako banaketa, komunikazio publiko, erreprodukzio edota biltze lanak Arangoiti ikastolako arduradunen baimenarekin egin beharko dira. Orrialde honek beste batzuek kudeatutako web orrialdetarako loturak (linkak) izan ditzazke. Lotura hauen helburua sarean dauden bestelako informazio iturri interesgarriak eskura jartzea izango da.

Arangoiti ikastolak ez du informazio hauen gaineko ardurarik izango, hau erabiltzailearen ardurapean geratuko da. Arangoiti ikastolak ez du ziurtatzen web orrialdea beti operatibo egongo denik, ezta bertako edukiak osorik egongo direnik ere. Ez dira Arangoiti ikastolako ardura izango web orrialdean agertutako informazioaren erabileraren ondorioz sor daitezkeen kalteak. Arangoiti ikastolak web orrialde honetako produktu eta zerbitzuak aldatzeko eskubidea du.