matrikulazio aurkezpena 19-20

Matrikulazioa 2019-20

Datorren ikasturterako zuen haurrak non matrikulatu pentsatzen hasiak baldin bazarete, etor zaitezte gure ikastola ezagutzera. Ongi datorkizuenean elkartuko gara zuekin ikastola ezagutu eta gure proiektuaren berri izan dezazuen. Era berean, dituzuen zalantza guztiak argitzeko aukera izango duzue.

Matrikulazio garaia otsailaren 4tik 8ra izanen da. Bilera data eta ordua adosteko deitu 948 880 453 telefonora edo idatzi email bat irunberri@ikastola.eus helbidera. Zuen zain izanen gaituzue!