IMG_20190919_112633-min

ONGI ETORRI!

Hasi da kurtso berria Arangoiti ikastolan lagunekin elkartuz, udako gertakizunak kontatuz, talde berriekin, irakasle berriekin… Baina jada martxan gaude. Ikasle berriak heldu dira eta beste batzuek  berriz, agur esan zioten ikastolari ekainan.  Haur Hezkuntzakoak gogotsu hasi dira, txikitxoenak bertara egokituz eta zaharragoak hIZAN proiektuko espazioetan disfrutatzeko gogoz. Lehen Hezkuntzakoak ere hor dabiltza martxa hartuz. Lehenengo ziklokoek hIZAN proiektuko trantsizioarekin jarraitzen dute, besteak beste. Bigarren ziklokoek EKI proiektu berrian murgiltzen hasi dira, hirugarren ziklokoek aurten ere hortan daudelarik.

Beraz, ongi etorri guztiok!