Arangoiti ikastola- Puse- erasmus+36

PUSE, ERASMUS+ EUROPAKO PROIEKTUA, 3. ZIKLOA

Arangoiti Ikastola, Erasmus+ programaren barruan kokaturik dagoen PUSE deituriko proiektu europar batean parte hartzen ari da. Proiektu hau matematika arloa garatzen ari da Lehen Hezkuntzako maila guztietan.

PUSE proiektuaren baitan garatzen ari diren proiektuen barruan, ikastolako handienek diseinu digitalaren munduarekin esperimentatu eta lehen urratsak egiteko aukera izan dute. Matematikaren didaktikan aditua den Jesus Mari Goñirekin lehenengo saioa egiteko aukera izan dute. beraiek aukeraturiko oinarrizko irudi geometriko batetik abiatuz (PUSEko materiala),  beraien diseinu propioa egiteko proposamena luzatu zaie ikasleei. Lehenik beraien eredua sortu dute, gero patroi edo pattern bat eta orain beraien diseinu propioetan lanean ari dira.

Diseinua bukatzen dutelarik, beraiek aukeraturiko euskarrian imprimatu ahal izateko bideak aurkitu beharko dituzte. Emaitzak ikusteko irrikitan gaude!