Identitatea

Arangoiti Ikastola zer den Hezkuntza Proiektuak jasotzen du. Komunitate osoak sortutako dokumentua da eta bertan guretzako hezkuntza zer den jasotzen dugu. Osotara irakurri nahi izanez gero ikastolan eska dezakezu. Hauek dira Hezkuntza Proiektuaren oinarri garrantzitsuenak.

  • Adimen emozionalaren bitartez garatzen den baloreetan oinarritutako hezkuntza.
  • Aldaketei arreta eskeintzen dien hezkuntza berriztatzailea.
  • Banakako zein taldeko konpetentzien garapenerako hezkuntza.
  • Eredu eleanitz batean kokaturiko euskara eta euskal kulturarekin biziki sentsibilizatutako hezkuntza.
  • Hezkuntza komunitateko partaide guztien inplikazioan eta parte hartzean oinarritutako proiektua, etengabeko formazioan dagoena.

Gure lanaren oinarria haurra ulertzeko modua da, beraz, haurra da gure lanaren abiapuntua:

  • Haur bakoitzak bere testuingurua du.
  • Haur bakoitzak gaitasun eta interes mota ezberdinak ditu.
  • Haur bakoitzak bere beharrak ditu.
    •  Afektiboak: Intrapertsonalak eta interpertsonala
    • Garapen kognitibo-motorearekin loturikoak: Autonomia, arreta eta motibazioa
  • Haurrak ere gizarteko kide dira.

Gure lanaren jomuga, ordea, ikaslearen irteera profil orokorra da:

Nolako pertsonak hezi nahi ditugu?

  • Bere buruarekiko konfidantza dutenak
  • Ikasle autonomoak
  • Jokabide etikoduna dutenak
  • Ekintzaile gogoetatsuak
  • Gizartearekin konprometituak
  • Euskaldun konprometituak
  • Euskaldun eleanitzak
  • Ikusmira zientifikoduna dutenak
  • Akademikoki konpetetenteak
  • Sortzaileak