IDENTITATEA

Arangoiti Ikastolako Hezkuntza Proiektua komunitate osoak landu du, eta hezkuntzaz dugun ideiaren alderdi guztiak biltzen ditu. Hauek dira proiektuaren oinarriak:

  • Adimen emozionalaren bitartez garatzen den baloreetan oinarritutako hezkuntza.
  • Aldaketei arreta eskeintzen dien hezkuntza berriztatzailea.
  • Banakako zein taldeko konpetentzien garapenerako hezkuntza.
  • Eredu eleanitz batean kokaturiko euskara eta euskal kulturarekin biziki sentsibilizatutako hezkuntza.
  • Hezkuntza komunitateko partaide guztien inplikazioan eta parte hartzean oinarritutako proiektua, etengabeko formazioan dagoena.

Gure lanaren oinarria haurra ulertzeko modua da, beraz, haurra da gure lanaren abiapuntua:

  • Haur bakoitzak bere testuingurua du.
  • Haur bakoitzak gaitasun eta interes mota ezberdinak ditu.
  • Haur bakoitzak bere beharrak ditu.
    • Afektiboak: Intrapertsonalak eta interpertsonala
    • Garapen kognitibo-motorearekin loturikoak: Autonomia, arreta eta motibazioa
  • Haurrak ere gizarteko kide dira.

Gure lanaren jomuga, ordea, ikaslearen irteera profil orokorra da:

Nolako pertsonak hezi nahi ditugu?

  • Bere buruarekiko konfidantza dutenak
  • Ikasle autonomoak
  • Jokabide etikoduna dutenak
  • Ekintzaile gogoetatsuak
  • Gizartearekin konprometituak
  • Euskaldun konprometituak
  • Euskaldun eleanitzak
  • Ikusmira zientifikoduna dutenak
  • Akademikoki konpetetenteak
  • Sortzaileak