Uncategorized

Kanpaldia:Beintza-Labaien

  Aurten ikasturte hasieran egin dugu kanpaldia Lehen Hezkuntzako ikasleek. Hiru egunez, Beintza-Labaienen izan gara Nafar Gobernuak antolatutako euskarazko egonaldietan murgildurik. Sekulako esperientzia ona izan da!   Argazki gehiago facebook orrialdean

Ikasturteko lehenbiziko irteera: mahastia

Ikasturte berri honetako lehenbiziko irteera mahastira izan da. Urteroko ohiturari jarraituz, ikastolako ikasle guztiak mahastira joan dira mosto gozoa egiteko mahatsa biltzera. Adin ezberdinetako taldeetan antolaturik ikasleek sekulako lana egin eta goiz ederra pasatu dute. Argazki gehiago facebook orrialdean

Zangozako Ikastolako bisita

Gaur Zangozako Ikastolako lagunen bisita izan dugu. Sekulako goiza pasa dugu!   Facebookeko orrialdean argazki gehiago ikus daitezke. Galería

Terracotako gudariak

3. eta 4. mailako ikasleek, Txinako gaiaren barnean, Terrakotako gudarien inguruko lanketa egin dute, bustinez eta detaile osoz eraiki dituztelarik. Artista handiak! Irudiak gure facebook orrialdean ikus ditzakezue. Galería

AIZPE dantza taldea

Arangoiti ikastolak dantza talde propioa du, ikasle guztiek osatzen dutena. Hezkuntza Proiektuari jarraituz, batetik ikasle guztien partehartzea eta inklusioa kontutan hartuz eta bestetik, euskal kulturaren sustapenerako AIZPE taldeak 2 urtetik 12 urte bitarteko neska mutil guztiak ditu dantzari. Dantza taldeak Irunberriko San Isidro jaietan egiten du urteko emanaldi nagusia. Bestalde, Irunberriko jaietan egiteaz gain, ikastolako haurrak dauden herrietan ere emanaldiak egin izan dira.